Elkarretaratze feminista gaur gauean, Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 20a, 07:38

2018ko martxoaren 8ko elkarretaratzeetako bat

Udaletxe plazan, 20:30ean eginen dute indarkeria matxistaren aurkako protesta

“Larrialdi egoeran gaude”, salatu du Iruñeko Feministak izeneko taldeak. Uztailean bi egunean behin emakume bat erail dute Espainian. Uztailean eta abuztuan, delitu sexualak %50 hazi dira. Hori normala ote den, hori larria ez ote den galdetu du Iruñeko Mugimendu Feministak. “Genero indarkeria emakumeen oinarrizko eskubideen eta gure baloreen aurka eraso egiten duen arazo publikoa da, eta hori azaltzeko eta horretaz kontzientziatzeko bitartetorik egokienak berma daitezela exijitzen dugu”, gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!