Jose Maria Iribarren eskolaren ondoko kioskotik botako dute txupinazoa. Hala, hasiera emango diete irailaren 22ra arte luzatuko diren Ermitagaina eta Mendebaldeako jaiei. Urteak dira auzoek ez zituztela jaiak antolatzen; baina bizilagun talde batek berreskuratu ditu. Egitarau oparoa prestatu dute.
