Ez da izanen mugikortasunaren aste honetan eginen den txango bakarra. Ostegunean, Iruñeko zonalde berdeak eta ondare naturala ezagutzeko aukera izanen da. Yamaguchi, Takonera edo ta Txantreako Munduko Parkea lotuko dituzte txango honetan.
Bi jarduerak zabalik eta dohainik dira. Publiko guztiei zuzenduta daude, eginen den ibilbidea ez baita zaila izanen.
Gaur asteartea, arratsaldeko seietan abiatuko da Gazteluko Plazatik, Carlos IIIa igoz Askatasun plazaraino eta hortik NUPera iristeko. Unibertsitatetik Iturramako Felix Huarte plazaraino joanen dira txirrindulariak eta hortik Yamaguchi parkeraino. Txangoaren bukaera, Gaztelugibelean izanen dute.