Gutxienez sei gazteri 601 euroko isun bana ezarri diete Txupinazoan ikurrina zabaltzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 13a, 08:08
Ikurrina Udaletxe plazan, 2019ko Txupinazoan.

Salaketak Udalak egin ditu, Maia alkateak ikurrina ez zuela jazarriko hitz eman bazuen ere

Salaketak Iruñeko Udaleko Hiritar Segurtasun Alorrak tramitatu ditu. Eta isunak gutxienez sei gazteri iritsi zaizkie. 601 euro isun bakoitzeko. Leporatzen dietena, Txupinazoan bandera handiak sartzea debekatzen zuen udal bandoa urratu izana. Isuna jaso duten gazteek gaur arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko dute, haien egoera azaldu eta horren aitzinean eginen dutenaren berri emateko.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!