Lehen Mailara itzuli dira Osasuna eta Euskalerria Irratia

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 22a, 13:19

Larunbatean, 16:45etik aurrera, Osasunaren eta Eibarren arteko euskal derbiaren berri emanen dute

Osasuna soilik ez, Euskalerria Irratia ere itzuli da Lehen Mailara: Sadarreko partidak zuzenean eskainiko ditu, 2019/2020 denboraldian.

Larunbatean, 17:00etan, Sadarreko denboraldiko lehen norgehiagokaren, Osasunaren eta Eibarren arteko euskal derbiaren kontakizuna eginen dute Eñaut Agirrebengoak eta Juan Kruz Lakastak.

Denboraldi osoan, hasierako hamaikakoa… Barka, bikoa, Agirrebengoak berak eta Iñaki Berastegik osatuko dute, duela bi denboraldi bezala. Haiek izanen dira titularrak, baina Lakastak ordezko lanak eginen ditu. Eta etxeko lehen bi partidetan (euskal derbian eta Bartzelonaren aurkakoan) Berastegik egin bestelako lan konpromisoak dauzka.

Beraz, Osasunak etxean jokatzen duelarik, piztu FM 98.3a, edo sakatu euskalerriairratia.eus: gurea da irrati basatia!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!