Iruñeko 692 kaleetatik 69tan soilik gainditu ahal izanen da 30 km/h-ko abiadura

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 16a, 14:00
Google Maps-etik harturiko irudia

Udalak urte amaierara arteko epea du hiriko bide seinaleak aldatzeko

Iruñea 30 hiria plana indarrean jartzen dutenean, foru hiriburuko 69 kaletan soilik gainditu ahal izanen da 30 km/h-ko abiadura. Horietan, muga 50 km/h-an izanen da, orain arte bezala. Udalak urte amaierara arteko epea dauka bide seinaleak egokitzeko. Abuztuaren batean jarri zuten indarrean Mugikortasun ordenantza. Planak zein ordenantzak helburu bera dute: zirkulazioa baretzea, auto pribatuaren erabilpena murriztea eta bestelako garraiobideak bultzatzea.

Honako hauek dira 50 km/h-ko muga izanen duten kaleak: Arantzadin, Vergel karrika;  Arrosadian, Fernando Remacha, Blas de la Serna eta Sadar; Azpilagañan, Nafarroa etorbidea; Buztintxurin, Gipuzkoa etorbidea eta Sainz de Oiza kalea; Etxabakoitzen, Arostegi etorbidea; Zanalguneetan, Nafarroa Beherea, Armada eta Oliveto etorbideak, Bake, Merindade eta Foru eta Vianako Printzea plazak, eta Monjardin eta Yanguas y Miranda kaleak; Ermitagañan, Europa plaza eta Ermitagaña kalea; Iturraman, Pio XII.a etorbidea eta Antso Azkarra; Lezkairun, Adela Bazo eta Eguesibar kaleak eta Juan Paulo II.a etorbidea; Mendebaldean, Miluze kalea; Mendillorrin, BAdostaingo errepidea; Ripagainan, Sarrigurengo errepidea; Arrotxapean, Julio Caro Baroja eta Armendariz plazak, eta Ximenez de Rada kalea; Sanduzelain, Lizarrako errepidea eta Sanduzelai etorbidea; Donibanen, Baiona etorbidea, La Reina kalea, Juan XIII plaza; Txantrean, Magdalena kalea. LAndabenen, Atik Lra arteko kaleak, 1, 2 eta 3 zeharbideak, eta A patioa. Bestelakoak: Taxoare kalea, Barañain eta Zaragoza etorbideak eta Katalunia kalea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!