Gelen alokairua %15,8 garestitu da Iruñean, urtebetean

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 16a, 13:26
Artxiboko irudia

Hileko batez besteko prezioa 279 eurotik 323ra pasa da, Idealista atari digitalaren ikerketaren arabera.

2018an, Iruñean gela bat alokatzeak hilean 279 euro balio zuen, batez beste. 2019an, berriz, 323. Hala eta guztiz ere, foru hiriburuko alokairua Estatuko batez bestekoaren azpitik segitzen du, batez besteko hori 340 eurokoa baita.

Estatuko beste edozein hiriburutan baino gehiago igo da gelen alokairua Iruñean: %15,8. Hazkundea %10ekoa baino handiagoa izan da beste hiru hiriburutan soilik: Almeria (%13,3), Alacant (%12) eta Logroño (%10,3).

Hiribururik garestienak honako hauek dira: Bartzelona (442 euro hileko), Donostia (425), Palma (417) eta Madril (415).

Beste datu deigarri bat: Iruñean, gela alokatuan bizi diren pertsonen batez besteko adina 31 urtekoa da, betiere Idealista higiezinei buruzko atari digital espainiarraren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!