Pio XII.aren etorbidean 200 aparkaleku gehiago nahi ditu Maiak

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 9a, 08:42

'Salvemos Pio XII' kolektiboarekin bilera egin du Enrique Maia Iruñeko alkateak.

Auto gehiago nahi ditu Iruñeko Udalak Pio XII.aren etorbidean. 'Salvemos Pio XII' taldearekin bildu ziren atzo Enrique Maia Iruñeko alkatea eta Fermin Alonso mugikortasun zinegotzia. Etorbidean aparkaleku gehiago gehitzeko proposamena aurkeztu dute hautetsiek. Hiru fase lituzke proiektuak. Mutiloiak kenduta 66 aparkaleku berreskuratu nahiko lituzkete lehenengoan. Guztira 200 bat aparkaleku sortu nahi ditu udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!