Haurtzaroa, bizitza kontenplatiboa naturaren erdian, memoria, urpean, urtegietan itota gelditzen diren tokiak, haurtzaroa, euskara... horiek guztiak eta gehiago dira lan berri honen mintzagaiak.
"Emak bakia baita" bere lehen luzemetraiaren protagonista ehiztari moduko bat bazen, hau da, zerbaiten bila doan prestona bat, hemen arrantzalea litzateke arizale nagusia. Zain dagoen norbait.
Lan hau egiteko artista iruindarrak lau hilabete bizi izan da, Arga ertzean berak eraikitako egurrezko etxola batean, Usurbilgo bi oiloren konpainia baizik ez zuela.
Abuztuaren 28an lur hartuko du lan honek Veneziako Zinemaldian.
Horretaz mintzatu gara Guardasola saioan luze eta zanbal.