Baina oraindik ere badira hobetzeko hainbat puntu, festa irisgarria izan dadin. Pertsona ezinduendako bainu publikoak,garbiketaka materialaren biltoki moduan erabiltzea edo ta azken urteotan segurtasunagatik hainbat kale mozteko erabilitako porlanezko hesiak salatu ditu CERMI-k.
Programazioan ere, gurpildun aulkiendako zonalde prestatu gehiago eskatu dituzte, Sarasateko eskenatokiaren parean edo ta prozesioaren ibilbidean bertan. Aurten ere, sanferminetako mahaian parte hartuko du CERMI-k aldarrikapen eta eskakizun hauek plazaratzeko.