Gizon bat atxilotu dute Iruñean, gorroto delitua leporatuta

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 17a, 12:14

Irain arrazista eta xenofoboak egin eta hainbat objektu jaurti zizkion biktimari.

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Iruñean, emakume baten aurkako gorroto delitua leporatuta. Biktimak jarritako salaketaren arabera, saltoki bat garbitzen lanean ari zen erasoa gertatu denean. Erasotzaileak jarrera bortitzez irain arrazista eta xenofoboak egin zizkion emakumeari. Hitzezko erasoaz gain, hainbat objektu lurrera bota zituen, eta aulki bat jaurti zion. Saltokian ziren bezeroen laguntza jaso zuen emakumeak.  Gizona identifikatu eta aurkitu ostean, Poliziak atxilotu egin du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!