Nuñez del Cubillo ganadutegiko zezenak. Egunotan ikusiditugunetatik agian diferenteenak: bai kolore aldetik, baita, entzierroa korritu duten moduagatik ere. Azkarra izan da, bi minutu eta hemezortzi segundu baino ez dituztelako behar izan zezen plazarainoko bidea osatzeko, baina, tartean, emozio handiko lasterkaldia bizi izan dugu. Hasieratik, zertxobait banandu egin dira zezenak, nahiz eta etengabe elkartu egiten ziren. Azken zezen beltz bat gelditu da alboetara begira behin eta berriro, eta ematen zuen, arriskua sortuko zuela, baina, azkenik, gainerako zezenen eta idien atzetik egin du bidea. Zezenek erorikoak izan dituzte, aurreko egunetan baino gehiago. Guztira, bost lagun eraman behar izan dituzte erietxera, horietako batek adarkadaz du zauria.