Birjolastu: hamaika txoko, libre jolasteko

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 11a, 09:22

Birziklatutako produktuekin sortutako jostailuak dituzte eskura eta jolas librean aritzeko aukera dute Takoneran haur eta gaztetxoek. Egunero, goizez eta arratsaldez zabalik izaten da.

Itzalpean egoteko aukera eta jolasean aritzeko. Takoneran horretarako hamaika gune desberdin daude. Haur eta gaztetxoek goiz eta arratsalde pasak egiten dituzte bertan.

Birziklatutako produktuekin sortutako jostailuak dituzte eskura eta jolas librean aritzeko aukera dute. Zirkoan barneratzeko aukera, itsasontzia egiteko, sukaldean aritzeko… aukera ugari dituzte. Eta ehunka lagun hurbiltzen dira egunero. Urtetik urtera gero eta errotuago dagoen gunea da Birjolasturena.

Goizez eta arratsaldez izaten da zabalik Takoneran Birjolastu gunea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!