Taldean hasieran, binaka gero: entzierrorik luzeena izan da Victoriano del Rioko zezenena

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 11a, 09:13

Victoriano del Rio Cortes ganadutegiko zezenak gaur entzierroan. Arg:eitb.eus

Bi minutu eta berrogeita bederatzi segunduko entzierroa izan da. Hori bai, Estafeta kaleko amaierara arte oso azkar joan dira eta azken metroetan , zezenak banatzearekin batera eta zezen plazan sartu ezin ibili direlako izan da luzeagoa. 

Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek egunotan ikusi ditugun entzierroetatik bereziena egitea lortu dute. Hasierako tartea, denak elkarturik eta idiek gidaturik egin dute. Baina aldapan gora egin ahala, ilaran jartzen hasi dira, bata bestearen atzetik eta Estafetan eta hortik aurrera lasterkaldi politak egiteko aukera eskaini diete korrikalariei. Luzeena ere izan da gaurkoa: bi minutu eta berrogeita bederatzi segunduko entzierroa izan da. Hori bai, Estafeta kaleko amaierara arte oso azkar joan dira eta azken metroetan , zezenak banatzearekin batera eta zezen plazan sartu ezin ibili direlako izan da luzeagoa. Binaka egin dute zezen plazarako sarbidea, eta azken biak izan dira luzatu direnak. Lehen datuen arabera, erorikoengatik zenbait zauritu izan direla eta gutxienez adarkadaz pertsona bat zauritu da. Eskuin besoan du zauria horrek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!