Idiek babestuta egin dute Jandilla ganadutegiko zezenek entzierroko ibilbidea. Bi minutu eta hemeretzi segunduan egin dute Santo Domingoko aldapatik Zezen plazarainoko bidea. Azkar eta garbi. Arriskua ere eragin dute, bereziki, abiadurak sortuta. Eroriko asko izan dira baina adarkaturik ez.