Santo Domingo aldapan egiten du korrika Ibai Ripodasek. Berarekin batera gazte askok aukeratzen dute entzierroko zati hori zezenen aurrean jartzeko. Tentsio uneak eta adrenalina goreneko minutuak izaten dira goizeko zortzietatik aurrera bizi izaten dtuztenak. Atzo, egun berezia izan zen. Zezenen aurrean korrika egin ondoren, segundu gutxira eta zezenak oraindik ere begi bistan zituztela udaltzainak oldartu zitzaizkien zenbait gazteri. Identifikazioak eskatu zizkieten. Azalpenik gabe ari zitzaizkien galdezka eta ukabilkadak ere jasan behar izan zituzten. Jakin gabe zer gertatzen ari zen, hiru gazte gutxienez udaletxeko atzeko aldera eraman zituzten. Isunak dituzte batzuek. Entzun Ibai Ripodasi Haritz Pascual Garjon Euskalerria Irratiko lankideak egindako elkarrizketa: