Entzierroa Jose Escolar ganadutegiko zezenekin izan da hirugarren honetakoa. Bi minutu eta hamahiru segundu baino ez dituzte behar izan zezenek entzierroko ibilbide guztia egin ahal izateko. Irrist egin dute uneren batean zezenek eta oso azkar egin dute ibilbidea. Horrek eragin du arrisku puntua izatea gaurko lasterraldiak. Eroriko asko izan dira. Adarkaturik ez.