'Bihotz babestutako gunea' da autobus geltokia egunotan

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 8a, 09:51

Desfibriladorea dago urte osoan Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Sanferminak direla-eta, bereziki "bihotz babestutako gune"izanen da hainbat ekimen eginen baitituzte horretarako. 

Sanferminetara, batez ere asteburuan, jendetza hurbiltzen da atzerritik eta inguruko hiri eta erkidegoetatik ere. Garraio publikoa hautatzen dute Iruñera iristeko askok. Trena, hegazkina edo autobusa. Eta hain zuzen ere, autobus geltokira hurbilduko gara une batez. Geltolkia bihotz babestutako leku izendatu baitute bereziki egun hauetan. Sanferminetan ez ezik, gainerako egunetan ere desfibriladore bat izaten da autobus geltokian. Baina egun hauek baliatuko dituzte, jende gehiago igarotzen baita bertatik, bereziki gune babestu izendatzeko.

Silvia Zaragueta Vectalia enpresako bozeramalea da eta ekimen hau prestatzen aritu den taldeko kidea. Audioa entzun dezakezue, hemen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!