Egia, justizia eta ordaina aldarrikatu dute beste urte batez Iruñean. German Rodriguez 1978ko sanferminetan hil zuten tiroz. Polizia batek jaurtitako tiroak akabatu zuen gaztea. Urtero omenaldia egiten diote gertaera hura gogoratu nahian. 13:00ean izanen da hura oroitzeko oroitarriaren ondoan.