Iruñeko egun handian, San Fermin egunean prozesioak hartzen du unerik hunkigarrienetakoa bizilagun askorentzat. Alde Zaharra zeharkatzen dute eta Kuria kalean bildutako hainbat herritarrek alkatearen aurka egin zuten: "UPN kanpora", "faxistak" eta antzekoak oihukatu zizkioten Enrique Maya alkate izendatu berriari. Foruzainen babesean atera ere behar izan du tarte batzuetan. Iruñeko alkateak, ordea, ez du atzera egin eta "betikoen jarrera intrantsigentearen aurrean" ez dutela amore emango ohartarazi du. Xistera ere, buruan zeraman kapela ia lurrera bota zioten halako batean.