Adarkatu bat, eroriko asko eta ospitalera lau zauritu eraman dituzte bigarren entzierroan

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 8a, 09:19

Cebada Gagoko ganadutegiko zezena. Arg: eitb.eus

Cebada Gago ganadutegiko zezenek azkar eta garbi egin dute entzierroaren ibilbidea bi minutu eta hogeita hiru segundoan. Arriskua ere sortu dute uneren batean. 

Bigarren entzierroa izan da gaurkoa Cebada Gago ganadutegiko zezenak ikusi ditugu. Ganadutegi arriskutsua izan ohi da eta horixe erakutsi dute urteotan, baina gaur, azkar eta garbi egin dute entzierro osoaren ibilbidea. Bi minutu eta hogeita hiru segundu behar izan dituzte ez besterik zezen plazan sartzeko.

Lasterraldi politak ikusi ahal izan dira, batez ere beterano diren zenbait korrikalarik egindakoak. Jendea bazen, nahiz eta astelehena izan gaurkoa.

Zezenak modu ordenatuan aritu dira lasterka, azken tartera arte, Estafetan zertxobait bereiztu dira baina ez dute arrisku gehiegirik eragin. Lehen datuen arabera adarkadaz pertsona bat zauritu da eta beste lau izan dira erorikoen erruz kaltetuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!