"Pamplonesas, pamploneses ¡Viva Sanfermin!. Iruindarrak, gora sanfermin!"
Hitz horiek erabili ditu Pamplonesa musika bandako kideak. Ezohiko txupinazoa izan da. Izan ere, klarin eta tinbal hotsak eta Garisoain aldi berean aritu dira, koordinazio akats bat izan dela kausa.
Zuzeneko kontakizuna egiten ari da Euskalerria Irratia, irrati bidez; irudiak BERRIA TBrenak dira.
Oihal handien debekuak ziurgabetasuna eragin du azken egunetan. Enrique Maia Iruñeko alkateak debekatu egin du ikurrinak eta aldarrikapen pankartak Udaletxe plazan zabaltzea. Lau oihal handi ziren plazan suziria bota dutenean. Ikurriña bat, Nafarroako bandera, gaztetxeen aldeko oihala eta presoen aldeko pankarta bat.
Udaletxe barruan ere istiluak izan dira. Zenbait zinegotzi saiatu dira ikurrina balkoi batera ateratzen, baina udaltzainek ez diete utzi. Indarrez eta bultzaka kendu diete, BERRIAk jakinarazi duenez.
'Maite zaituztegu. Dispertsiorik ez' dioen pankarta handia izan da zabaldu duten lehena.
'Maite zaituztegu. Dispertsiorik ez' dioen pankarta handia zabaldu dute Udaletxeko Plazan#SFK19 #Sanferminak2019 pic.twitter.com/DI9ceIvj3E
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 6 de julio de 2019
Ondoren, atari batetik beste oihal zenabit atera nahian ziren hainbat pertsoen aurka oldartu dira segurtasun indarrak.
Liskarra eta kolpeak plazan. #SFK19 #Sanferminak2019
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 6 de julio de 2019
Atari batetik ikurrinak atera nahian dabiltza, antza, eta segurtasun indarretako kideak izan daitezkeen hainbat lagunek indarrez eragozten ahalegintzen ari dira. Borra luzagarriak erabili dituzte pic.twitter.com/SRk1bd0YWb
Giza harresi bat osatuta aurrera egitea lortu dute, eta hiru ikurrina handi zabaldu dituzte plaza erdian: Nafarroako bandera, Ikurriña eta gaztetxeen aldeko oihala.
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 6 de julio de 2019