Manifestariek salatu dutenez, 150 ikurrina txiki antzeman ditu Foruzaingoak. Iruñeko txupinazoan ikurrinaren presentzia bermatu asmoz kalejira egin asmo zuten.
Iruñeko alkate Enrique Mayak banderak edo oihal handiak Udaletxe plazan sartzea debekatu dituela jakin berritan, Txapitelatik 11:00etan aterako den kalejira antolatu zuten "gure ikurren alde" lelopean.