Juanito Etxepare errepublikazaleak jaurti zuen lehen aldiz txupinazoa

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 6a, 10:36

Veleta peñak abiatu zuen zuriz janzteko ohitura. Ivan Gimenez kazetari eta sindikaristak azaldu dizkigu ordukoak.

1901ean jaurti ziren lehenengo aldiz suziriak, Gazteluko plazatik. Gaueko su festa prestatu zuen enpresako arduradunak bota zituen denak, eta hala egiten jarraitu zuten 30eko hamarkadara arte. Errepublikarekin aldaketa iritsi zen: 1931. urtetik suziriak ematen dio hasiera festari.

Juanito Etxepare burlatarra izan zen suziria jaurtitzen lehenengoa. Udalari baimena eskatu ondoren lortu zuen. Errepublikanoa zen Etxepare, eta 1930ean bere tabako dendan errepublikako bandera margotzeagatik egin zen ezagun. Liga Nazional Laikoaren kide izan zen, eta, horregatik, 36ko gerra hasi eta berehala fusilatu zuten. 1941ean egin zen lehenengo txupinazo ofiziala. Joaquin Ilundain alkateordeak jaurti zuen, udaletxeko balkoitik.

"Zuriz janztea Veleta peñari omenalditzat hartu daiteke"

Veleta 1936ko gerra aurretik Iruñean zegoen peña bat zen, eta eurek hasi zuten sanferminetan zuriz janzteko ohitura. Horietako hainbat errepublikazaleak izanik, ordea, langileak eta ezkertiarrak, gerran fusilatu zituzten, eta iruindar askori ezkutatu egin zaie nork hasi zuen ohitura. 

Veleta 1936ko gerra aurretik Iruñean zegoen peña bat zen, eta eurek hasi zuten sanferminetan zuriz janzteko ohitura —argazkian, 1931. urtean—. Horietako hainbat errepublikazaleak izanik, ordea, langileak eta ezkertiarrak, gerran fusilatu zituzten, eta iruindar askori ezkutatu egin zaie nork hasi zuen ohitura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!