Meson de la Nabarreria tabernan ari da Pamplonesa musika banda hamarretakoa hartzen. Zuriñe Mayo eta Aingeru Otxotorena pozik erantzun dituzte Pello Argiñarenaren galderak. "Sanfermin guztien artean, agian, bereziena izango da hau", aitortu du Mayok. Txupinazoa jaurtiko dute 12:00etan Pamplonesa musika bandako kideek, eta aurten mendeurrena ospatzen gabiltza.
Oso eskertuak daude iruindarrekin txupinazoaren jaurtitzailea aukeratzeko bozketan emandako babesarengatik. Hiriak bandarekiko duen atximenduaren erakusle dela uste du Otxotorenak: "Aurten sanfermin bereziak dira. Pamplonesarentzat sanferminak beti bereziak dira. Pamplonesa ezin da ulertu sanferminik gabe, eta sanferminak ezin dira ulertu Pamplonesa gabe".