SanferMintza: festa giroa Euskalerria Irratian!

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 8a, 10:04

Udaletxetik bertatik txupinazoaren kontakizuna eginen dugu 10.00etan hasiko den saio berezian. Eguneko protagonistak, elkarrizketak, zuzeneko konexioak eta festen hasieraren unea biziko dugu Euskalerria Irratian. Gero, goizero, Sanfermintza saioa, jaietako txoko guztietan ibiliko da, O plazatik, Herri Sanferminen eskenatokitik zuzenekoa eginez.

Sanferminak Euskalerria Irratiaren sintonian bizitzeko aukera Sanfermintza saio berezian. Egunero, eguerdiko hamabietatik hasita festaren ekitaldi eta jarduera guztietara joko dugu, protagonista nagusienak izanen ditugu gurean, musikariak, peñetako kideak, kirolariak, politikariak, entzierro korrikalariak...eta nola ez, musika zuzenean, Fermin Balentzia, Marianitoz Blai, Kasu edo ta La Chula Potraren zuzeneko emankizunekin. Guztia O plazako eskenatokitik zuzenean, eguerdiko hamabiak eta arratsaldeko ordubiak bitartean.

Sanferminetan, Euskalerria Irratian, SANFERMINTZA!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!