"Duela lau urte, Sanferminen inguruan eta batez ere txupinazoan gertatzen ziren eraso sexistak eta haien irudiak ekiditeko neurriak hartu genituen" adierazi du Joseba Asironek, "oraingo udal gobernu taldeak aldiz, baliabideak ikurriñak debekatu eta adierazpen askatasuna murrizteko jarriko ditu, hortxe dago aldea".
Sanferminez haratago, Corpus Cristiren prozesioan 2.000 euro gastatu, kotxeek hirian toki gutxiago izateko amabilizazio planak bertan behera uztea edo ta Catalina Foix-en kale izena kentzea, Navarra Sumaren gobernu ereduaren adibide moduan jarri ditu Asironek, emandako aurrerapauso guztiak atzera botatzearenak.
Sanferminetarako elkarbizitzarako deia egin du EH Bilduko zinegotziak, Iruindar eta bisitari guztiek jaiak askatasunez bizitzeko auekra izan dezaten.