Basotzo kalea oinezkoendako utzi, egungo pibote eta hesiei izaera egonkorragoa eman eta villavesendako bideak ongi markatzeko asmoa zuten obrek baina udalean gobernu aldaketa egonda bertan behera geratu dira egitasmo hauek. Merkatariekin bildu da Enrique Maia alkatea eta haiekin egon ostean, aurretik iragarritakoa beteko duela adierazi du, hau da, hiriaren erdigunetik kotxeak ateratzeko plana bertan behera utzi eta berriz ere autoendako kaleak zabaltzea. Pio XII.eko egoera eta amabilizazio plan guztia berrikusiko dituela iragarri du alkateak.