Peñei mezu zuzena bidali diete. Beren bazkideak zezenzaleak ez direla argudiatuta, bestelako alternatibak antolatu ditzatela eskatzeko. Gutxinaka gutxinaka, peñen barruan eztabaida ematen ari dela onartuta, nahi baino mantxoago doazela dio Iruñea Antitaurinak. Eredu moduan, Lizarrako La Botak, zezenketetara ez joateko hartutako erabakia txalotu eta azaldu dute.