Bizikleta topaketa eginen dute uztailaren 19tik 28ra

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 3a, 08:06

'Con Bici' Topaketa horiekin bat eginen du gainera EkoMartxak. Bizikletaren gainean ibiliko dira baina hitzaldiak eta ekitaldiak ere eginen dituzte. 

Bizikletaz alde batetik bestera mugitzeko aukera gero eta zabalduagoa dago. Autoa albo batean utzi eta bestelako garraiobideen aldeko apustua egiten dute batek baino gehiagok. Filosofia hori da hain zuzen ere Con Bizi izeneko topaketetan helaraziko dutena. Uztailaren 19tik 28ra eginen dituzte topaketak Iruñean. Lehen egunean 'Bizifestazioa' eginen dute Iruñean 22:15ean. 

Topaketetan hainbat arloren inguruan solastuko dira, hitzaldiak eta ekitaldiak izanen direlako. Bizikletaren gainean ere ibiliko dira, noski. Izan ere, hiriak eta errepideak ez daude prest oraindik bizikleten joan etorriak hartzeko. Horregatik, hausnarketa eta eskaera ugari daude planteatzeko. 8-80 plataformak antolatutako ekimena da horixe. 

Con Bici Topaketa horiekin bat eginen du gainera EkoMartxak. Aurten Katalunian abiatuko da eta Espainian sortzen ari diren makro- abeltegien kontrako martxa izanen da. Nafarroan sartutakoan gainera Abiadura Handiko Trenaren azpiegituraz ere hausnartuko dute. 

400dik gora parte hartzaile espero dituzte Con Bici izeneko topaketetan. Uztailaren 19tik 28ra eginen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!