Sanferminak askatasunez eta berdintasunez bizitzeko mezuak zabaltzearren, gaur Iruñeko hedabideak elkartu egin gara, 'Ezetza beti da ezetz' kanpainarekin bat eginez. Helburua beste behin ere, hedabideen bozgorailua erabili, berdintasuna bultzatu eta edozein motako eraso eta jarrera sexistari ezetz esatea.
"Hedabideok ere badugulako ardura indarkeria matxistaren inguruan informazioa zabaltzen dugunean. Eraso sexisten aurrean zer nolako informazioa zabaltzen dugun, iturri ofizialetatik jasotakoa ote den, zuzen eta zurrumurruetatik aldendutako informazioa zabaltzea dagokigu. Biktimari erabateko zilegitasuna ematea da besteak beste dagokiguna. Ez jartzea zalantzan erasoa jasan behar izan duen emakumearen hitza", horixe gaur langileen artean adierazi dutena.
Iruñeko Udaleko Berdintasun koordinatzaileak, Zaloa Basabek aurtengo jaietan ere emakumeak libre izateko eskubidea duela adierazi du. Aurten ere, esku gorriak erabiliko dira aurten ere indarkeria matxista oro salatzen dugula adierazteko. Informazio guneak, protokoloa eta prebentzio neurriak azken urteotakoak izanen dira