Entzierroaren ibilbidean irrist ez egiteko likidoa botako dute gaur

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 2a, 08:21

Duela hamabost urte hasi zen sustantzia berezia lurzoruan botatzen eta segurtasun handiagoa eskaintzen du ibilbide osoan erorikoak asko txikitu direlako.

Gauean entzierroaren ibilbidea korrikalariek zein zezenek irrist egin ez dezaten isurkariz beteko dute. Duela hamabost urte hasi zen sustantzia berezia lurzoruan botatzen eta segurtasun handiagoa eskaintzen du ibilbide osoan erorikoak asko txikitu direlako.

Iluntzeko hamaiketan hasi eta goizeko zortziak arte izanen dira ibilbideko 1.700 metro koadroak likido berezi horretaz zipriztintzen. Santo Domingo aldapa, Estafeta kalea eta Merkaderes. 1.500 litro beharko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!