Segurtasun neurrien berri emateko agerraldia egin dute Espainiako Gobernuko ordezkari Jose Luis Arastik, Nafarroako jarduneko Segurtasun kontseilari Maria Jose Baumontek eta Iruñeko alkate Enrique Mayak. 2.606 agente izanen dira denera: Espainiako 700 polizia (tartean, lehen aldiz, zaldizko hamabi polizia, 796 guardia zibil), 710 foruzain eta 400 udaltzaingo arituko dira lanean Iruñean, sanferminek irauten duten bitartean. Horrez gainera, Italiako, Frantziako eta AEBetako enbaxadako agenteak ere ibiliko dira. "Jai seguru eta gizalegezkoak bermatzea da helburua", adierazi du Mayak.