Gaur 12:00etatik aurrera jarriko dira salgai Pamplonesak 100 urteak ospatzeko eginen duen kontzerturako. 'Pamplonesa eta bere lagunak, beti elkarrekin' izenburuarekin eginen du emanaldi berezia: kultur talde desberdinekin eta artista zenbaitekin eginen du ikuskizuna. Navarra Arena pabiloia bete nahi dute emanaldi berezi horretan. Pamplonesarekin izanen direnen artean Iruñeko Orfeoia, adibidez. Sarrerak navarrarena.com webgunean eskuratu daitezke 8 eta 10 euroan.