Nagore Laffageren hilketaren hamaikagarren urteurrenean, ekitaldia

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 1a, 07:46

Nagore Laffage hil zutenetik asko izan dira egindako protestak.

Kondestablearen Jauregian eginen diote omenaldia 2008ko sanferminetan Jose Diego Yllanesek hil zuen Irungo gazteari. 19:00etan izanen da.

2008ko uztailaren 7an hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage. Harreman sexualak ez zituela izan nahi esan ziolako akabatu zuen emakumea. Hamaika urteren ondoren eta urtero bezala ekitaldia eginen dute erailketa hura gogoratu eta Laffageri omenaldia egiteko. Kondestablearen Jauregian izanen da 19:00etan. Aurreskua, ekitaldia eta aintzatespen irakurketa izanen dira besteak beste. Lunes Lilas taldeko kideak ari dira antolatzen eta kolaborazioa eskaintzen diete Nafarroako Gobernutik zein Iruñeko Udaletik ere. 

Homiziodioagatik zigortu zuten Yllanes

Hamabi urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten Laffageren hiltzailea. Bederatzi urte kartzelan igaro ondoren lo egitera baino ez zen joaten espetxera. 2018tik gainera baldintzapeko askatasunean dago Yllanes. 2020. urtean beteko du erabat haren zigorra. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!