Zezenketen kontrako manifestazioa San Ferminen atarian

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 1a, 07:49

Animalien defentsarako taldeak eta zezenketen aurkako kolektibo ezberdinek protesta egin dute asteburuan Iruñeko karrikeran "Ez nazazu bakarrik utzi" lelopean. San Ferminen atarian, animalien sufrimendurik gabeko festen alde egin dute, zezenketek suposatzen duten torturaren aurrean beste aldera ez begiratzeko deia luzatuz.

"Iruñea ez da taurinoa, sanfermineroa baizik" bezalako pankartak eta leloak entzun dira protestan. Gogorarazi dutenez, datozen egunotan, musika, dantza eta festa egoteaz gain, 60 zezenen tortura eta heriotza izanen dira Iruñeko plazan.

200 pertsonek bat egin zuten manifestazioarekin.

Ez da zezenketen kotnra datozen egunotan egonen den protesta bakarra. Nazioarte mailako PETA taldeak uztailaren 5ean eginen du urteroko manifestazioa Iruñean eta behin San Ferminak hasita, uztailaren 7ko arratsaldean, zezenketen kontrako kalejira antolatu du Iruñea Antitaurina kolektiboak, animalien sufrimendurik gabe jaietaz gozatu daitekeela erakusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!