40kontzertu, 33 dantzaldi, 144 kale musikari, haur, gazte eta helduendako jarduerak, herri kirolak eta nola ez entzierroak eta zezenketak. Udal Gobernu berriak aitortu du, Joseba Asironen taldetik jaso duela erabat eginda aurtengo programa eta argi utzi dute hainbat gauza ez dituztela gustoko. Hala eta guztiz ere ez du programazioan aldaketarik egingo, bai ordea foruen plazan hainbat kontzertu berri antolatu, haien ustez espazio honetako programazioa labur geratu baita.. Foruen plazan, Koma, Gatibu, Efecto Mariposa eta Soraya izanen dira kartel buru. Konpainia plazan jazza eta munuko musikak izanen dira eta Sarasate pasealekuan goizean jotak eta arratsaldean bertsolariak arituko dira.
Programa uztailaren 2an jarriko da salgai baina jadanik kontsulta daiteke Iruñeko Udalaren webgunean.