Aurreiritzien aurkako borrokan eta sexu-joera eta sexu –edo genero- identitateagatiko diskriminazioaren aurka ari dira. Aniztasunaren errespetuan eta berdintasunaren bidean urrats asko geratzen dira egiteke. Bide horretan, garrantzitsuak dira azken legealdian hartutako neurri eta baliabideak.
Kattalingorri, Harrotu, Transkolore edo Naizen kolektiboek egiten duten lana ere ezinbestekoa da. Gaur, parlamentariekin izan dira elkarretaratzean.
Alderdi politiko guztietako ordezkariak batzartu dira bost minutuz parlamentuko atarian.