Maitane Melerok jasoko du Jarana peñaren Urrezko Bonboa

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 27a, 13:59

Igandean jasoko du saria atletak, entzierroaren krosaren ospakizunen inguruan. Honela, La Jarana peñak Maitane Meleroren ibilbidea saritu nahi du, balorean jarriz lana, familia eta entrenamenduak uztartzeko egiten duen esfortzua. Europako atletismo txapelketetara joateko bezperan jasoko du saria Melerok.

Urrezko bonboaren sari banaketa entzierroaren herri lasterketaren amaieran izanen da, igande honetan. 36. aldiz jaranak 800 metrotako kross labur baina gogorra antolatu du. 500 korrikalari espero dituzte Iruñeko alde zaharreko karriketan izerditan. Maila guztietarako lasterketak izanen dira, goi mailako atletendako, txiki zein gaztetxoendako, popularrendako eta beteranoendako. Aurten, handbike lasterketa ere izanen da entzierroaren ibilbidean gora, desgaitasun fisikoren bat duten pertsonendako. izen ematea zabalik, igandean bertan udal plazan.

Napardiren saria

Napardi elkarte gastronomikoak urrezko oilarra saria La Pamplonesa bandari emanen dio aurten, musika taldearen mendeurrenean. Uztailaren 11an izanen da urrezko oilarra emateko festa Jarauta kaleko elkartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!