Kantu eta Hitza zikloaren amaiera gaur, Peio Ospitalen musikarekin

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 27a, 13:33

'Arnasa, hatsa, bizia...' goiburuko lana aurkeztuko du 20:30ean Erraldoien Txokoan. 

Peio Ospital (Ezpeleta, Lapurdi), kantu konprometituen bidez, 60. hamarkadaren hondarrean euskal kulturaren pizkundean parte hartu duten kantari eta intelektualen artekoa da.

Ikono bat zaigu taula aitzinera berriz agertzen, Euskal Herriko eta folk munduko erreferente bat. Peio Ospitalek, Pantxoa Carrère-rekin berrogei bat urtez kantari ibili ondoren, lehen bakarkako lana aurkezten digu: Arnasa… Hatsa… Bizia…

Disko hau bideratzeko, laguntzaile paregabeak izan ditu Ospitalek: Andoni Salamero, Itxaro Borda, Mixel Ducau eta Antton Valverde, besteak beste.

Lan soil eta dotorea da Arnasa… Hatsa… Bizia…, Itsasu aldean ekoiztua, etxeko giroan.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!