Kontratu bat izatea, gizarte segurantzan lan egiten diren ordu guztien berri eman, Nafarroako Hitzarmenak zehaztutako soldataren arabera kobratzea gutxienez eta egunero lan egiten diren orduak modu errealean jasotzen duen erregistroa izatea. Horiek beharko lukete izan Sanferminetan ere,ostalaritzan bete beharreko baldintzak lan egin ahal izateko. Baina iruzurra izaten da maiz bederatzi egun horietan bereziki. ELA sindikatuak egoera salatu eta kanpaina eginen du ohartarazteko langileek sanferminetan ere badituztela eskubideak.
Lan erregistroaren tresna izanen da lehenengoz aurten. Baina, hori egoki betetzeak ere badu garrantzia: alde batetik, kontratuan hitzartuta dauden lanorduak ageri direla ziurtatu behar da. Hala gertatzen ez bada, langileak badu aukerarik ez sinatzeko. Modu horretan salatzen ahalko da arau-haustea. Lan ikuskaritzak topatuko balu legez kanpoko jokaera hori ere, isuna jar diezaioke enpresari.
Lan ikuskaritzak arduraz jokatu beharko luke badakielako arau-hauste asko egiten direla Sanferminetan. Langileei jakinarazi nahi die eskubideak dituztela eta ez dezatela sinatu mahai gainean jartzen dieten edozer: Ostalaritzan esplotaziorik ez goiburuarekin eginen du egunotan kanpaina ELA sindikatuak.