Corpus Christiren prozesioa eliza katolikoak antolatutako ekimen pribatua da, azaldu du EH Bilduk, eta bere gastuei aurre egiteko ez dago diru partidarik aurreikusita aurrekontuetan. Joseba Asironen taldeak gatsu hori salatu eta dirua nondik atera den galdetu dio zuzenean Udal gobernu berriari.
Enrique Maya alkateak ekitaldian parte hartu zuen hiriko aginte makila eta dominak jantzita. EH Bilduren iritziz, udal protokoloa eta instituzioaren akonfesionaltasunaren kontrakoa izan zen alkatearen jarrera hau. Gertatutakoa oso larritzat jo du EH Bilduk.