Espainiako Erregearen argazkia, handiagoa eta agerikoagoa da udaletxean

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 25a, 08:02
Felipe VI.aren irudia DIN A4an jarri zuen zintzilik alkate ohiak, oraingoa, handiagoa da.

Enrique Maya alkate izendatu dutenetik egindako aldaketen artean dago Felipe VIaren argazkia osoko bilkurako aretoan jartzea. 

Espainiako Erregearen argazkia tamaina handian iritsi da Iruñeko udaletxeko paretara. Enrique Maya alkate izendatu berriak egin dituen lehen aldaketen arteko bat litzateke hori. Osoko bilkuraren aretoan, tokii nabarmenean eta handiagoa dago jarria irudia. 2017an aldatu zuen Erregearen argazki hori lekuz Joseba Asiron joan den legealdiko alkateak. Irudia txikiagoa eta albo batean utzi zuen jarrita. Auzitegira ere iritsi zen gaia UPNk Nafarroako Auzitegira eraman ostean. Hark adierazi zuen Felipe VI. aren irudia "lehentasunezko toki batean" egon beharko lukeela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!