Fermin Valentziak jasoko du Txupin Etxepare saria

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 21a, 07:50

Txupin Etxepare Saria emanen dute.

Valentziak memoria historikoari egin dion ekarpena eta jaietan musikaren bidez egindako aldarrikapenak egin ditu. Haren lana aitortuko dute aurten Oroimenaren Autobusak, Iruñeko Peñen Federazioak.

Fermin Valentziak jasoko du aurtengo Txupin Etxepare saria. Festa herrikoi eta parte-hartzaileen alde egiten duten esfortzua gogoratu eta baloratzen dute sari horrekin. Valentziak memoria historikoari egin dion ekarpena eta jaietan musikaren bidez egindako aldarrikapenak egin ditu. Haren lana aitortuko dute aurten Oroimenaren Autobusak, Iruñeko Peñen Federazioak. 

2015ean hasi ziren Txupin Etxepare saria banatzen. Txupinazoaren herri sortzaile izan zen Juanito Etxepareri eman zioten lehena, La Veletako peñakideei gero, sanferminetako arropa txuri-gorriaren sortzaileei eta iaz 78ko sanferminak gogoan plataformako kideek jaso zuten.

Juanito Etxepareren omenezko saria da Txupina saria. 1931n lehen txupina bota zuen hark, gazteluko plazan, sanfermin jaien iragarpen moduan. Hori du aurrekari zuzena egun ezagutzen dugun txupinazoak.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!