'Zuhaitzak ez du beldurrik', kontzertua emanen du Xabier San Sebastianek

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 20a, 09:07

 Musikari, abeslari eta gitarra-jotzaile donostiarrak emanaldia eskainiko du gaur Erraldoien Txokoan Kantu eta Hitza zikloaren barruan. 20:30ean hasiko da saioa eta sarrera doanekoa da. 

Xabier San Sebastian prestakuntza zabal eta eskarmentu handiko musikari, abeslari eta gitarra-jotzaile donostiarra dugu, Izotz eta Alboka taldeetan ibilitakoa. 2004. urtean bakarkako bideari ekin zion Orai diskoaz, eta geroztik beste hiru disko etorri dira, azkena 2017an. Folk eta rock musiketatik edaten du bere proposamenak, azkenaldian doinu akustikoetarako joera duelarik, eta azken diskoan esperimentaziora ireki du bere musika, batzuetan Laboa gogoraraziz. Zuhaitzak ez du beldurrik (2017) da bere azken lana. Iker Barandiaranek Argian aldizkarian aipatu bezala “…ahots berezia eta erregistro aberatsa dauka, sustraiak oso presente ditu beti eta, horrekin batera, arima askea erabat.”

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!