Errefuxiatuen alde, koloreak eta musika

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 19a, 08:50

Biurdana Institutuaren pareko pareta txuriaren gainean elkar hartutako bi esku ageri dira orain. Munduko Medikuak taldearen ekimenez murala margotu dute euren herrialdetatik ihesi etorkizun hobe baten bila dabiltzanen omenez. 

Kolorea paretan eta musika airean. Horixe atzo Munduko Medikuak erakundeak antolatutako ekimenaren emaitza. Biurdana Institutuaren parean dagoen pareta ez da txuria izanen jada. Bi esku, elkar hartuta ageri dira orain. Errefuxiatuei harrera egiteko keinu bat irudikatu dute. Migratzaileen errealitatea ezagutarazi nahi dute eta horretarako ekitaldiak egin dituzte. Musikaren bidez ere adierazi dute errefuxiatuen egoera zein den: Ingravito taldeak kanta bat egin du pertsona horien bizimoduaren inguruan. Eta atzo aurkeztu zuten muralaren ondoan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!