Javier Goia Iruñeko udaltzainen buru izendatu du Enrique Maiak

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 17a, 17:25

Alkatetza alorreko zuzendaria, protokolo burua eta idazkari teknikoa ere ordezkatu ditu.

Udal administrazioa antolatzeko hainbat dekretu sinatu ditu gaur Iruñeko alkate Enrique Maiak. Udaltzaingoaren burua ordezkatzea izan da hartu duen neurrietako bat. Javier Goia izanen da udaltzainen buru, eta Jesus Munarriz ordezkatuko du. 

Javier Goia 1992tik da udaltzain. 2004an kabo izendatu zuten, 2007an inspektoreorde eta 2018an inspektore.

Juan Etxenike Huarte izanen da. Nafarroako Unibertsitatean informazioaren zientzietan lizentziatua da, eta Enrique Maiarekin gabinete burua izan da aurretik. Diario de Navarra egunkarian egin du lan 1989tik 2003ra bitarte. Udaleko parte hartze alorrean aritu zen lanean ondoren, eta 2015ean egunkarira itzuli zen. Nafarroako Unibertsitatean eskolak ematen ditu.

Protokolo alorrean ere izan da aldaketarik. Marta Urbiola Otxoak zuzenduko du alor hori. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da Urbiola, eta azken legegintzaldian UPNren udal taldearen laguntzalile izan da. Hainbat hedabideetan egin du lan, Popular Televisión Navarra eta Navarra Televisión telebistetan, esaterako.

Alkatetzako idazkari teknikoa Mª Angeles Ardanaz Ozkoidi izendatu du alkateak. Pedagogian lizentziatua eta hezkuntzan diplomatuta dago. 1992tik udaleko langilea da. Katastro alorrean egin du lan, baita jarduera kulturalen, kultur alorreko (2009-2011) eta hezkuntza eta kultura (2011-2014) teknikari gisa ere. Azken legegintzaldian, zergadunen harretarako bulegoan egin du lan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!