Pilotariak prest dira sanferminetako txapelketari aurre egiteko

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 17a, 13:54

Sanfermin ferian parte hartuko duten pilotariak, aurkezpen ekitaldian.

Bederatzi egunez hamar jaialdi izanen dira aurtengo jai handietan. Uztailaren 6tik 14ra izanen dira pilota partidak eta Labrit pilotalekuan izanen dira guztiak. 

Sanferminetako pilota feriarako prest dira pilotariak. Berritasun nagusia Jon Mariezkurrenak parte hartuko duela da eta gainerakoek aurretik ere ezagun dute Iruñeko festa handietako lehia. Mikel Urrutikoetxearekin ariko da Mariezkurrena. Gainerakoak halaxe izanen dira:Olaizola II.a-Albisu; Bengoetxea VI.a-Imaz; Irribarria-Martija; Altuna III.a-L.Galarza eta Ezkurdia-Zabaleta. Bederatzi egunez hamar jaialdi izanen dira aurtengo jai handietan. Uztailaren 6tik 14ra izanen dira pilota partidak eta Labrit pilotalekuan izanen dira guztiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!