Txistu eta gaita doinuak iritsi dira Gazteluko Plazara

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 17a, 13:51

Ekainaren 18tik eta irailaren 19ra arte, hamabost emanaldi baino gehiago programatu dira hiriko erdiguneko toki horretatik pasatzen diren edo bertan geldialdia egiten dutenen gozamenerako. 

Ohi bezala, astearte eta ostegunetan, Gazteluko plazako kioskotik iritsiko dira txistu-eta gaita dantzaldirako doinuak. Ekainaren 18tik eta irailaren 19ra arte, hamabost emanaldi baino gehiago programatu dira hiriko erdiguneko toki horretatik pasatzen diren edo bertan geldialdia egiten dutenen gozamenerako. Biribilketak, jotak, porrusaldak, polkak eta pasodobleak joko dira. Datozen asteotarako, hots, sanferminak hasi bitarte, dantzaldien ordutegia 19:30etik 21:30era izango da.

Ekainean egun hauetan entzuten ahalko dira txistuaren eta gaitaren doinuak: 18an (asteartea), 20an (osteguna), 25ean eta 27an. Uztailean, lehen astean baino ez dira dantzaldiak egongo, sanferminen aurretik, hots, uztailaren 2an eta 4an. Hilabete eta erdi geroago berrabiatuko dira txistu- eta gaita-dantzaldiak, abuztuaren bigarren hamabostalditik aurrera: 20an, 22an, 27an eta 29an. Irailean, orduan 18:30etik 20:30era, txistulari eta gaiteroak egun hauetan arituko dira jotzen: 3, 5, 10, 12,17 eta 19.

Iruñeko Gaiteroak eta Iruñeko Txistulari Taldea elkarteak arduratuko dira txistua eta gaita jotzeaz, urtero Iruñeko Udalarekin izenpetzen duten lankidetza-hitzarmenari esker.

Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin

  • EKAINA
  • Ekainak 18, 20, 25 eta 27. 19:30 – 21:30
  • UZTAILA
  • Uztailak 2 eta 4. 19:30 – 21:30
  • ABUZTUA
  • Abuztuak 20, 22, 27 eta 29. 19:00 – 21:00
  • IRAILA
  • Irailak 3, 5, 10, 12, 17 eta 19. 18:30 – 20:30

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!