-“Maite Esporrinek esan zidan ez zuela nirekin ezertaz hitz egin nahi. Hori ez da politika egitea; hori ez da hiritarrak errespetatzea”.
-“Iruindarren iritzien gainetik ari dira erabakiak hartzen Madrilen eta hori oso larria da”.
-“Konbentzituta nago Esporrinek bere burua alkate bezala ikusten duela; gure botoen zain izanen da azken unera arte”.
-“Udal aurrerakoi baten aldeko apustua egiten dugu; eta, horregatik, prest gaude PSN eta Geroa Bai alderdiekin akordio zabala lotzeko”.
-“Enrique Maya urduri eta harro ikusten dut azken egunotan; alkatetzatik gertu dakusa bere burua baina ez da PSNrekin fio”.
-“Mayak ez du inongo proiekturik Iruñerako. Erregearen irudia Udalbatza aretoan berriro zintzilikatu eta Armadaren Etorbideari izena berriro ipini. Zaharrak, berri.
-“Navarra Sumak lortzen badu udal agintea, azken legealdian aldaketaren gobernuak eginiko hainbat berrikuntza bertan behera uzten saiatuko da”
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!